Genero indarkeria

Deustuan ustez andre bat hil zuen gizona espetxeratu dute

Ustezko hiltzaileak gaur deklaratu du, eta Basauriko kartzelara eraman dute

2012ko maiatzaren 26a
18:57
Entzun

Epaileak espetxeratu egin du atzo Bilboko Deustua auzoan ustez andre bat hil zuen gizona. Emakumea labankadaz hil zuten. Ustezko hiltzailea haren bizilagun bat da. Aurretik behin baino gehiagotan izan zituzten liskarrak bizilagunek atxilotuarekin.

Gizonek eragindako indarkeria egoeratan aurten hil den hirugarren andrea da. Emakundek gertatutakoa salatu du, eta dei egin die herritarrei genero indarkeriaren kontra egiten jarraitzera.

Emakumeen Mundu Martxak eta Deustuko Talde Feministak antolatuta, berriz, elkarretaratzea egingo dute gaur iluntzean Bilbon, hilketa salatzeko. Etzi, 19:30ean, Bilboko Arriaga plazan eta Donostiako Bulebarrean egingo dituzte bilkurak, eta, 20:00etan, Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan. Iruñekoa asteartean izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.