INDARKERIA MATXISTA

Deustuko gazte talde feministak protestara deitu du, Ekuadorko hilketa matxista salatzeko

Indarkeria matxistaren kontra elkarretaratzea Eibarren, aurtengo maiatzean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2017ko abuztuaren 11
09:27
Entzun

Bilboko gizon bat atxilotu dute Ekuadorren, bikotekide ohia labankadaz hiltzea egotzita. Igandean aurkitu zuten emakumearen gorpua, auto baten barruan, Ekuadorko mendi bide batean; atzo atxilotu zuten ustezko hiltzailea. Behin-behinean espetxeratu dute, eta epaiketaren zain dago orain; fiskaltzak 30 urteko zigorra eskatu du gizonarentzat.

Aurten, Euskal Herriko hiru emakume hil dituzte indarkeria matxistagatik: urtarrilean bi eta maiatzean bestea.

2016. urtean, indarkeria matxistak arrasto nabarmena utzi zuen Euskal Herrian; guztira, zazpi emakume hil zituzten, horietatik hiru adingabeak. 2010etik 2015era, Hego Euskal Herrian hamalau emakume hil zituen indarkeria matxistak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.