'Diada. Ara és l'hora' saio berezia emango du Hamaika TBk zuzenean irailaren 11n

BERRIAk zuzenean emango du webgunean Hamaika-ren saioa. 16:30ean hasi eta bi ordu iraungo ditu. [Berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2166/[/Berriatb]

2014ko irailaren 9a
18:09
Entzun

Bartzelonako irudiak zuzenean eskainiko ditu irailaren 11n Hamaika Telebistak TV3 katearen laguntzarekin. Ostegunean V erraldoi bat osatuko dute Bartzelonan. Diagonal eta Gran Via etorbideetatik abiatuko dira lerroak, eta Sant Marti plazan batuko dira. Bi egunen faltan 500.000 lagunek eman dute parte hartzeko izena.

Diada. Ara és l´hora izenburupean, 16:30etik 18:30era eskainiko du saioa Hamaika telebistak. Jule Goikoetxea EHUko irakasleak, Zelai Nikolas Gure Esku Dago ekimeneko bozeramaileak, Iñaki Zarraoa irakasle ohiak eta Joseba Sobrino analista politikoak aztertuko dute Kataluniak hartutako bidea. Egunak sortutako giroaz gain azaroaren 9rako deituta dagoen galdeketa ere izango dute aztergai.

Eskozia ere hizpide

Eskoziako erreferendumaren biharamunean, irailaren 19an, telebista saio berezi bat eskainiko du Hamaika telebistak, Eskoziaren ordua izenburupean. Saio berezi hori Norabidea blogaren eta Hamaika telebistaren elkarlanari esker gauzatuko da, eta Hamaika telebistaren kanalean eskaintzeaz gain (22:00), Interneten ere sareratuko da Berria.eus, Hamaika.eus eta Norabidea.info webguneetan.

Saio berezi horretan lau adituk parte hartuko dute, Eskoziako erreferendumaren emaitzak eta independentzia prozesuaren egoera aztertzeko: Jule Goikoetxea EHUko irakasleak, Angel Oiarbide Gure Esku Dago ekimeneko bozeramaileak, Asier Etxenike Aztikerreko soziologoak eta Igor Kalzada Oxford Unibertsitateko eta Ikerbasqueko irakasle eta ikerlariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.