Komunikabideak

Diadako ekitaldien barruan 'Egunkaria auzia'-ri buruzko mahai-ingurua egin dute

Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria eta Vincent Partal =iVilaweb=i-eko burua, Jaume Asens abokatua eta David Fernandez "Plataforma per Egunkaria" -ko kidea izan dira hizlariak.

2009ko irailaren 11
19:49
Entzun
Diada, Aberri Eguna ospatzen ari dira gaur Katalunian, eta egunean zehar egiten ari diren ekitaldien artean, Egunkaria auzia-z informatzeko mahai-ingurua antolatu dute, 12:00etan. Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria eta Vicent Partal Vilaweb Herrialde Katalanetako webgunearen zuzendaria, Jaume Asens Jaume Asens Bartzelonako Abokatuen Eskolako kidea eta David Fernandez Plataforma per Egunkaria-ko kidea izan dira hizlariak.

Aste honetan jakin denez, Espainiako Auzitegi Nazionalak azaroan hasi nahi du Egunkaria-ren aurkako epaiketa. Bost lagun epaituko dituzte.

Diadaren ekitaldi nagusienetako bat 17:00etan izango da: independentziaren aldeko manifestazioa, hain zuzen ere. Som una nacio, volem Estat propi lelopean Bartzelonako kaleak zeharkatuko ditu martxak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.