Dimisioa aurkeztu du Ukrainako Defentsa ministroak

2014ko martxoaren 25a
21:33
Entzun

Igor Teniuj Ukrainako Defentsa ministroak dimisioa aurkeztu du parlamentuan, armadak Krimean zituen ontzi ia denak galdu eta gero. "Litekeena denez batzuei nire kudeaketa gustatu ez izana, ez naiz karguari lotuta geratuko", azaldu du.

Nolanahi ere, parlamentari gehienek dimisioa onartzearen kontra bozkatu dute. 226 parlamentarik babestu behar zuten dimisio eskaera aurrera egin zezan, baina 197k onartu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.