Diru bilketa egingo dute bihar Baionan eta Garazin, Martinen bermea ordaintzeko

2012ko abenduaren 21a
15:55
Entzun

Batasunak Aurore Martinen bermea ordaintzeko diru bilketa egingo dute bihar Baionan eta Donibane Garazin. "Herritarren bilketa masiboa" izango da, eta helburua 15.000 euroak biltzea da, helburu gisara, 300 pertsonek 50 euro ordaintzea izango da. Baionan Pyrénées ostatuan bilduko dute dirua, eta Donibane Garazin, Kalaka ostatuan, 09:00etatik 11:00etara. "Denen mobilizazioari esker Auroren askapena marrazten ari zaigu. Gizartearen mobilizazioari esker lortuko dugu fidantza ordaintzea eta Aurore bere senideekin ondoan izaitea", gaineratu du Batasunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.