Diru kontuei buruzko sumarioa geldirik

2004ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Egunkaria-ren itxierari buruzko sumarioaren ondotik, Del Olmo epaileak beste sumario bat ere abiatu zuen, kasu horretan Egunkaria SAren eta bere inguruko enpresekin lotuta. 2003ko urriaren 16ko operazioan atxilotutako guztiak zein aurretik, otsailaren 20an, atxilotutakoak inputatu zituen bertan. Egun, sumario hori ez darama Del Olmo epaileak, Felix de Gayon Rojo epaileak baizik. Martxoaren 11ko atentatuen ondotik, Del Olmok zituen hainbat auziren ardura hartu du epaile horrek. Hala, sumario hori geldirik egon da denbora luzean, baina auzi horretan ere auzipetze autoa egin beharko du epaileak, goiz edo berandu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.