Diru truke norbait hiltzea eskaintzen zuen ustezko talde bat desegin dute

Erredakzioa
Iruñea
2011ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Trukean dirua jasotzekotan norbait hiltzea eskaintzen zuen talde batekin zerikusia dutelakoan, 14 pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak, horietako batzuk Bizkaian eta Nafarroan. Interneten egiten zuten jendea hiltzeko eskaintza, Poliziaren arabera: prest ageri ziren norbaiti estortsioa egiteko edo hura hiltzeko, diruaren ordainetan. Taldearekin ustez harremanetan jarritako herritarrak dira atxilotuetako batzuk. Poliziak dio hilketak egiteko dirua eskaini zietela taldeko ustezko kideei.

2009tik ari zen Guardia Zibila ustezko gaizkileen atzetik. Iruñeko bizilagun batek jarri zuen salaketa, Interneten horrelako eskaintzak egiten zituen webgune bat topatuta. Bizkaian eta Nafarroan ez ezik, Espainian, Galizian eta Herrialde Katalanetan ere atxilotu dituzte. Poliziak jakinarazi du atzemandako batzuk Internet bidez jarri zirela harremanetan ustezko hiltzaileekin; nor hil behar zuten zehatz adierazi zieten, eta trukean zenbat pagatuko zien ere jakinarazi zieten. Guardia Zibilaren arabera, ordea, inor hil aurretik atxilotu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.