"Distortsioak" eta "gaindosi politiko eta mediatikoak" kezka eragiten diote

2014ko apirilaren 25a
12:21
Entzun

Lokarri herritarren sareak uste du oraindik arazoak daudela bakegintzaz eta, oro har, politikaz «normaltasun demokratikoz» aritzeko, nahiz eta ETA jarduera armatua utzita dagoen eta «sentsibilitate politiko guztiek» instituzioetan ordezkaritza duten. «Distortsio batzuk daude, eragile askok ETA aitatzen dutelako noiznahi. Nafarroako zentsura mozioaren gaiarekin gertatu da, adibidez», dio Paul Riosek. «Gaindosi politiko eta mediatiko handia» dagoela ere uste du, «eta bakoitzak bere adjektiboak jartzen ditu». Oinarrizko akordio baten beharra azpimarratu du: «Onena litzateke herri gisa bake prozesuaz eta bizikidetzaz oinarrizko akordio bat izatea, aniztasuna kontuan hartuta. Ez dakit horrek [Espainiako] gobernua mugituko lukeen, baina, behintzat, etorkizunean azken hamarkadatako akatsak ez egiteko balioko luke».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.