euskal herria

DNA azterketak frogatu du igandean Arga ibaian agertu zen gorpua Darwin Fernando Piedrarena dela

Astelehenean egin zioten autopsia, eta, hasiera batean, biolentzia arrastorik ez dagoela esan dute Nafarroako Osasun Institutoko arduradunek.

2011ko martxoaren 8a
17:07
Entzun

DNA azterketak frogatu du igandean Arga ibaian Etxaurin (Nafarroa) agertu zen gorpua Darwin Fernando Piedra Morochorena dela, abenduaren 26an Iruñean desagertu zen gaztearena. Nafarroako Osasun Institutuak egin zion azterketa atzo, eta gaur jakinarazi dituzte emaitzak.  

Gorpuak, hasiera batean, ez zuen biolentzia arrastorik, baina usteltze fase aurreratu batean zegoen. Litekeena da aurreko asteko euriteen ondorioz Argak izan duen ur emariaren gorakadak gorpua zegoen lekutik mugitu izana. Piedra Ekuadorren jaioa zen, eta orain dela hamar urtetik bizi zen Iruñean; 18 urte zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.