Belgikak bere zentral nuklear guztietako erreaktoreak ikuskatuko ditu, Doel 3 zentralean pitzadura arrastoak aurkitu baitituzte. Adituek uste dute aurkitu dituzten arazoak ez direla sortu denboraren eraginez, baizik eta pieza batzuek hutsak dituztela. Hala bada, pieza horiek egin zituen enpresa berak egindako bertze zentraletan ere arazoak izan ditzaketela ohartarazi dute Belgikako agintariek. Tartean dago Garoñakoa (Espainia).
Belgikako Kontrol Nuklearrerako Agentziako buru Willy De Rooverrek iragarri du Doel 3 zentrala itxi eginen dutela, pitzadurak agertu direlako, eta enpresa berak egindako piezak dituzten zentral guztiak ixtea galdegin du. Belgikan gertatu dena kontuan hartuta, Garoñako zentral nuklearra ixteko eskatu du Eguzki talde ekologistak.
Doel 3 eraiki zuen enpresak eginiko zentral nuklear guztiak ixteko eskatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu