"Doktrina hau aplikatu zaien guztiak aske utzi behar dituzte"

Ines del Reioren abokatu taldearen izenean aritu dira Ainhoa Baglietto eta Amaia Izko gaur arratsaldean. "Pozik" daude erabakiarekin. "Oinarrizko eskubideak urratu direla eta oraindik ere urratzen direla" berretsi du erabakiak, abokatuen ustez. "Orain Estrasburgok erabakitakoa bete egin behar du Espainiako Estatuak". 56 euskal preso "berehala aske uztea bermatu" behar du Madrilek. Bideoa: abokatuen agerraldia (BerriaTB). [Berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1947/[/Berriatb]

2013ko urriaren 21a
07:59
Entzun

Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren behin betiko erabakiaren ondoren, ez dago oinarri juridikorik Parot doktrinaren pean dauden euskal presoek espetxean jarraitzeko. "Nahi dutena esango dute, baina aske utzi behar dituzte, arau demokratikoak errespetatzen badituzte", nabarmendu dute abokatuek.

"Doktrina hilda dago", Amaia Izkok azaldu duenez, baina "giza eskubideen urraketak ez dira amaitu". Orain Espainiako Gobernuari egin behar duena egitea dagokiola esan du: "[Espainiako] Gobernuari esaten diogu Estrasburgori entzun diezaiola eta bete dezala hark esandakoa".

Orain urtebete Estrasburgok erabakia hartu eta gero "poza" agertu zutela gogoratu du Ainhoa Baglietto abokatuak. Ondoren, Madrilek ezarritako helegiteak "oinarri juridikorik ez zuela salatu" zutela, eta "gaurkoan Europako Sala Handiak berretsi" duela Madrilen helegiteak oinarri juridikorik ez duela, eta argi utzi du Espainiako Estatuan zuzenbide estatua hautsi egin dela, eta eskubideak urratzen dituela. Atzeraeraginez ezin da interpretazio maltzur bat egin, eta Europako Gorteak hau bera esan zuen, eta Areto Handiak berretsi du".

Europako sententzia aplikatu beste biderik ez dago abokatuen arabera, eta "doktrina hau aplikatu zaien guztiak aske utzi behar" dituztela. "Pertsona horiek guztiak espetxean daude zigorra amaitu zaien arren. Data horiek onartzeko eskatuko dugu, eta berehalako ondorioa izan behar du aske uztea".

"Beranduegi datorren poza"

"Pozik" da Ines del Rio erabakiarekin, baita gainerako presoak ere, abokatuak jakinarazi duenez, baina "beranduegi datorren poza" dela gogoratu du, 2006tik ari baitira Parot doktrina salatzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.