Euskara

Domekan izango da 30. Ibilaldia, Zornotzan

2008ko maiatzaren 19a
18:13
Entzun
Zornotzak (Bizkaia) hartuko du aurten Ibilaldia Bizkaiko ikastolen aldeko festa, eta domekan izango da. Amore bi... eta gehiago leloa izango du aurtengo ekitaldiak, eta Ibilaldiaren 30.a da. Andra Mari Zornotzako Ikastolak antolatuko du; 1987an ere izan zuen ardura hori.

6,3 kilometroko ibilbidea prestatu dute iganderako, eta sei gune nagusi eta lau berezi egongo dira -haietako bat, haurrentzakoa-. 1.800 lagun ariko dira antolaketa lanetan.

Ibilaldiko arduradunek Zornotzara iristeko garraio publikoa erabiltzeko dei egin dute. Bilbotik hamar minuturo irtengo dute trenek, Donostiatik orduerdiko eta Gernika-Lumon (Bizkaia) zerbitzu berezia egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.