Donaixtiko kolegioaren jabeekin batzartu ahal izango dira okupatzaileak azaroan
Uda honetan, Donaixtin, Nafarroa Beherean, kolegio bat okupatu zuten Bethi Aintzina elkarteko lagunek, eta azaroan kolegioaren jabeekin bilera bat egingo dute. Gurutzearen Alabak kongregazioko serora batzuk dira kolegioaren jabeak; okupatzaileek etxea hustuz gero hitz egiteko prest agertu ziren. Bethi Aintzinak ez zuen etxea utzi, eta Poliziak irail hasieran kanporatu zituen. Orain, harremana berreskuratu dute bi aldeek. Kolegioaren geroari buruz mintzatuko dira bileran. Etxearentzako duten egitasmoa aurkezteko txostena osatzen ari dira Bethi Aintzinako kideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu