Atentatua Donezteben

Doneztebeko Bordatxo dantzalekua eraitsi egin beharko dute jasan dituen kalteen larritasunagatik

Jose Beola Bordatxoko jabeak adierazi duenez, dantzalekua eraitsi egin beharko dute erasoak eragindako kalteen larritasuna dela eta. Atzo gauean ETAk Doneztebeko (Nafarroa) Bordatxo dantzaleku ondoan bonba-auto bat jarri zuen, eta kalte handiak eragin.

2005eko abenduaren 22a
17:52
Entzun
Jabeek goizean sartu ahal izan dute dantzalekura leherketak eragindako kalteak ikusi ahal izateko. Beolak adierazi duenez, “dantzalekua eraitsi beste irtenbiderik ez dago, ez du konponbiderik”. Jabeak azaldu zuenez, familia lur jota dago eta ez dakite zer egin. Guardia Zibila erasoa ikertzen ari da eta aseguru etxeek izango dute orain zer esana. Beolak ziurtatu duenez, ez du sekula ETAren mehatxurik jaso ez eta bizilagunen kexarik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.