EZBEHARRA

Donibane Lohizuneko ontzi batek su hartu du, eta arrantzale bat hil da

Ostiral iluntzean piztu zen sua. Lau lagun zeuden une horretan ontzian.

Samatheo ontzia. MARINETRAFFIC.COM
2016ko uztailaren 30a
19:13
Entzun

Capbretonen (Landak) zegoen Samatheo itsasontzia su hartu zuenean. 20:00 pasatxo zirela eman zuten sutearen berri, eta haren bila joan ziren larrialdi zerbitzuak. 20:30 inguruan iritsi ziren.

Ontzian zeuden lau lagunak itsasoan zeuden. Hiru onik atera zituzten uretatik, eta Akizeko (Okzitania) erietxera eraman zituzten. Laugarrena, ordea, hil egin zen.

Baionako prokuradoreak ikerketa abiatu du, zehazki zer gertatu zen jakiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.