TripAdvisor bidaien webguneak argitaratu duenez, Donostia munduko 2012ko hamabost helmuga turistikoa gomendatuenen artean dago; hain zuzen, hamabigarrena da. Zerrendan ageri den Euskal Herriko toki bakarrra da.
Zerrenda azken urtean bidaiariek egindako iruzkinetan oinarrituta dago, eta 2012ra begira erabiltzaileen artean interes handiena piztu duten helmugak jasotzen ditu
Donostiarekin batera, hamabost horietan agertzen dira, hurrenkera honetan, Tallin (Estonia), Riga (Letonia), Mosku (Errusia), Zurich (Suitza), Fethiye (Turkia), Seminyak (Bali, Indonesia), Vilnius (Lituania), Austin (Texas, AEB), Chania (Kreta, Grezia), Cahweng (Malaysia), Bordele (Akitania, Frantzia), Lyon (Frantzia), Essaouira (Maroko) eta Mendoza (Argentina).