Osasuna

Donostia Ospitaleko zainketa berezien unitatea hustu dute bakterio baten ondorioz

Aspergillus onddoaren hedatzea zela eta, joan den ostiralean Donostia Ospitaleko zainketa berezien unitatea hustu behar izan zutela jakinarazi du gaur erietxe hartako zuzendaritzak. Guztira, zortzi plaza daude unitate horretan.

2005eko otsailaren 7a
19:17
Entzun
Iragan urtarrilaren 28an mikrobiologia zerbitzuko kideek aspergillus fumigatus izeneko onddoak hiru gaixo kutsatu zituela adierazi zioten ospitaleko zuzendaritzari. Airearen analisiak egin eta gero, otsailaren 3an airean bakterioaren presentzia baieztatu zuten. Hori dela eta, zainketa berezietako unitatea hustutzea erabaki zuten, gaixorik ahulenek baitaukate arrisku gehien aspergillusarekin kutsatzeko. Erietxeko iturrien arabera, defentsa maila normal duten pertsonei ez die kalte berezirik eragiten onddo horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.