Iaz, 676 pertsonak jaso zituzten Donostiako Udalak egoera ekonomiko ahulenean daudenei ematen dizkien diru laguntzak, aurreko urtean baino 102 pertsona gehiagok. Horiek hala, diru kopurua handitzea erabaki du udalak.
Laguntzok pobreziari aurre egiteko egitasmoaren barruan sailkatu ditu Jon Albizu Gizarte Ongizateko zinegotziak: "Konpromiso sozial irmoa dugu, eta horren erakusle da gizarte politiken aldeko apustua handitu egin dugla urtez urte".
Dena den, Albizuk berak zehaztu duenez, laguntzok unean unekoak dira, eta eskaerak banan-banan aztertuko dituzte.