gizartea

Donostiako 48 urteko emakume batena da Kontxako badian asteazkenean aurkitu zuten gorpua

Hilotzak ez du indarkeria zantzurik.

2012ko maiatzaren 26a
15:54
Entzun

Donostiako 48 urteko emakume batena da asteazkenean Donostian bertan Kontxako badian azaldu zen gorpua, Ertzaintzak gaur esan duenez. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak orduan zioen hilotzak ez duela indarkeria zantzurik, eta berretsi egin du.

Santa Klara irla inguruan piragua batean zen lagun batek kausitu zuen gorpua, 10:40 aldera, eta Gurutze Gorriari eman zion abisua.

Ertzaintzak ikerketari ekin dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.