azpiegiturak

Donostiako balizko metroak badu lehen trena

Gaur aurkeztu dute Jaurlaritzak eta CAF enpresak. Horrek 30 tren egingo ditu; inbertsioa, 201 milioi eurokoa.

Miren Garate (Beasain)
2011ko otsailaren 16a
16:33
Entzun
Oraindik ez dago Donostiako metrorako behin betiko proiekturik onartuta, baina dagoeneko bada balizko azpiegitura hartarako lehen trena. Gaur aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta CAF enpresak, Beasainen.

Metrorako 30 tren egingo ditu CAFek, eta hura da aurrena; Lasarte-Hendaia linea kubrituko luke.

30 trenak egiteko inbertsioa 201 milioi eurokoa izango da.

"Trena da etorkizuna", adierazi du Iñaki Arriola Jaurlaritzako Garraio sailburuak. Andres Arizkorreta CAFeko kontseilari ordezkariak adierazi du garraio mota horrek teknologia aldetik abantailak eskaitzen dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.