Txillardegiren oroipenean,Donostiako EAJk erakunde adierazpen bat onartzea proposatuko du, gaur Donostian egingo duten udalbatzarrean. EAJk azaldu duenez, Txillardegik lan handia egin du euskararen alde, eta lan horrek merezi du Donostiako udalaren omena: «Lan oso garrantzitsua egin du euskararen alde, idazle gisa zein euskara batuaren garapenean. Euskal kulturari egin dion ekarpen horregatik, udalak esker ona erakutsi behar diola uste dugu».
EAJk Txillardegiren hiru arlo nabarmendu ditu: euskara batuaren aldeko lana, saiakera arloan eman duena eta idazle gisa euskal literaturari ekarri diona: «Euskal eleberri modernoaren aitatzat jo daiteke».
Donostiako EAJk adierazpen bat egin du, Txillardegiren omenez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu