Donostiako Egia auzoko jai egitaraua bere horretan uzteko eskatuko dute

Erredakzioa
Donostia
2009ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Jai egitaraua bere horretan uzteko eskatuko dio jai batzordeak Donostiako Udalari, bihar izango duten bileran. Jai batzordeak azaldu duenez, Udalak joan den astean jakinarazi zien bere gain hartutako hiru jarduera ez dituela ordainduko. Besteak beste, Udalak azaldu duenez, iaz bizilagunen kexak jaso zituzten zarata zela eta. Jai batzordea ez dator bat Udalak emandako arrazoiekin. «Zarata sortzeagatik ez du zentzurik haur jarduerak bertan behera uztea». Bihar bilera egingo dute jai batzordeko kideek Denis Itxaso Kultura zinegotziarekin.12.000 euro inguru jaso zituzten iazko festak egiteko. Itxasok esan du gorde egingo duela «ikusi arte jaiak nola doazen; ea ordutegiak betetzen dituzten eta kartelen bidez terrorismoa goratzen ez duten».
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.