manifestazioa donostian

Donostiako fiskalak salaketa aurkeztu du igandeko manifestazioaren arduradunak identifikatu eta zigortzeko

Donostiako fiskalak salaketa aurkeztu du pasa den igandean manifestazioa deitu zuten pertsonak identifikatu, eta haietako bakoitzari dagokion zigorra ezartzeko, JaimeGoyena Donostiako epaileak esan duenez. Pertsona horiek identifikatuz gero “legez kanpoko manifestazioa egitea” leporatuko zaie, eta espetxeratzearekin eta isunekin zigortuko dira.

2005eko abuztuaren 19a
18:44
Entzun
Goyenak adierazi du lehendabizi beharrezkoa dela manifestazioa deitu zuten pertsonak identifikatzea, eta horretarako Ertzaintzaren, Guardia Zibilaren eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren parte hartzea beharrezkoa dela gaineratu du. Gero, bakoitzari dagokion zigorra ezarriko diete.

Legez kanpoko manifestazioan parte hartzea, Poliziaren aurkako atentatua egitea, desordena publikoak eta desobedientzia egozten dizkie epaileak igandean Batasunak deitutako manifestazioan Ertzaintzak atxilotutako zortzi lagunei. Haietatik hiru Martuteneko espetxean sartzeko agindu zuen Donostiako guardiako epaileak. Beste bosten espetxeratzea ez zuten beharrezkotzat jo, eta aske utzi zituzten karguekin, horrela epailearen aurrera agertu beharko dute aldian-aldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.