galdeketak

Donostiako galdeketa araudia indargabetzearen aurkako elkarretaratzea egingo dute ostiralean

Hainbat herritarrek eta gizarte eragilek deitu dute bilkurara. EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia "demokraziaren aurkako erasoa" dela salatu dute. Bilera eskatua diote alkateari, eta eskatu diote zezenketen kontsultara deitzeko eta araudia defenditzeko.

Eragileen agerraldia elkarretaratzera deituz. ARGAZKI PRESS
enekoitz esnaola
2016ko maiatzaren 10a
07:37
Entzun

Espainiako Estatuaren abokatuak Donostiako Udalaren galdeketa araudiaren kontra jarritako inpugnazioa onartu egin du EAEko Auzitegi Nagusiak, eta, ondorioz, indargabetu egin du, eta Donostiako hainbat herritar eta gizarte eragilek neurriaren aurkako elkarretaratze batera deitu dute ostiral honetarako. Alderdi Ederren izango da, 19:00etatik aurrera.

Estatuaren abokatuak zioen kontsulta mota horiek azken batean erreferendum izaera dutela eta Espainiako legediak ez duela halakorik onartzen. Galdeketa araudiko baldintzek diotena betez, Eneko Goia alkateak duela aste batzuk iragarri zuen uda ostean zezenketen inguruko galdeketa bat iragarriko duela, eta gizarte eragileek orain eskatu diote, araudia "babestu eta defenditzeaz gain", zezenketa kontsulta hori antola dezala.

Eragileek alkateari bilera eskatua diote –ostiralean egin zioten eskaera–, baita udal taldeei ere. Aurreko legealdian onartu zuen udalak galdeketa araudia –duela urtebete–, udal talde denen babesarekin (Bildu, PSE-EE, PP eta EAJ). Hiriko herritarrek eta eragileek ere parte hartu zuten araudia prestatzen. Ondoren hasi zuen Donostiako zezenketen aurkako plataforma batek udalari kontsulta eskatzeko sinadura kanpaina, eta lortu zuen gutxieneko kopurua gainditzea.

Goia alkateak gaur bertan esan du Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluari galdeketa egiteko baimena eskatu ahal diola. "Nahiz eta uztai horretatik pasatzeak ez didan graziarik egiten, hori da berme handiena eskaintzen duena".

Kanpoko "esku hartzea" txarretsi dute eragileek gaur Donostiako udaletxean emandako prentsaurrekoan, eta "demokrazia parte hartzailea debekatu" nahi izana salatu. EAEko Auzitegi Nagusiaren neurria "demokraziaren aurkakoa" dela gaitzetsi dute.

Araudia lantzen ibili zen Kontraste Taldearen, Donostiako Gure Esku Dago-ren, Donostia Antitaurina Orain plataformaren eta zenbait auzo elkarteren –Loiola, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Parte Zaharra– izenean eman dute prentsaurrekoa. Nerea Kortajarenak egin ditu eledun lanak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.