Donostiako galdeketan parte hartzeko deia egin dute EAJk eta EH Bilduk

Bi alderdie nabarmendu dute Donostiak baduela "Euskal Herriaren etorkizunaz erabakitzeko eskubidea".

Donostiako galdeketaren aldeko kalejira, urriaren amaieran. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU
2018ko azaroaren 7a
07:27
Entzun

Azaroaren 18an egingo da Donostian Gure Esku Dago-k antolatutako galdeketa, eta bertan parte hartzeko deia egin diete herritarrei EAJk eta EH Bilduk, elkarrekin adostutako testu baten bidez. "Gure hirian erabaki nahi dugu Euskal Herriaren etorkizuna. Herri bat garelako, erabakitzeko eskubidea dugulako eta herritarren garaia delako", dio testuak. 

Bi alderdiek nabarmendu dute parte hartzea oinarrizkoa dela gadeketak indarra izan dezan. "Azaroaren 18an erakutsiko dugu aniztasunetik erabaki nahi dugula. Europako trena heldu da Euskal Herriko geltokira, baita Donostiara ere. Trenera igotzeko gonbidapen bat da hau".

Galdeketaren egunean, 37 hautesleku zabalduko dituzte hiriko 14 auzotan banatuta. Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea? galderari erantzungo diote bozkatuko duten hiritarrek. Guztira, 150.000 hiritar inguruk izango dute parte hartzeko aukera

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.