Trinitate Enparantzako eta Kursaal Elkarguneko kontzertuak uztailaren 29 arte izango dira, eta Zurriola Hordantzakoak, berriz, 28 arte. Ekitaldi esanguratsuenen artean, Solomon Burke, Chuco Valdes, Herbie Hancock eta Van Marrisonen kontzertuak izango dira. Solomon Burkeren kontzertua Trinitate Enparantzan izango da uztailaren 25ean, gaueko bederatzitan; Chuco Valdesek Irakere-kin joko du, uztailaren 27an, leku berean eta ordu berean; uztailaren 28an, Herbie Hancockek joko du Bobby Hutchersonekin, gaueko bederatzietan, Trinitate Enparantzan; Van Morrisonek, ordea, Kursaal Elkargunean emango du bere kontzertua uztailaren 25ean, arratsaldeko seiak eta erdietan.
Informazio gehiago Donostiako Jazzaldiaren web orrian.
Jazza
Donostiako Jazzaldia bihar hasiko da eta uztailaren 29 arte iraungo du
Bihar hasiko da Donostiako Jazzaldia, eta aurtengoa 38.na izango da. Uztailaren 29 arte izango da jazza entzuteko aukera. Kontzertuak hiru gunetan egongo dira banatuak: Trinitate Enparantzan, Kursaal Elkargunean eta Zurriolako Hondartzan. Beste hainbaten artean, Solomon Burke, Chuco Valdes, Herbie Hancock eta Van Morrison artista ezagunek joko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu