Euskara

Donostiako kale izendegiaren inguruan, ia erabateko adostasuna

Euskarazko izenak eta gaztelaniazko hainbat egokitzapen onartu ditu udalbatzak; iragan asteotako elkarrizketek emaitza eman dutela nabarmendu dute talde politiko guztiek.

Donostiako kale izendegiko euskarazko izenak eta gaztelaniazko hainbat egokitzapen onartu ditu udalbatzak. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
arantxa iraola
2014ko urriaren 30a
13:30
Entzun

EH Bildu, PSE, PP eta EAJ. Bat etorri dira Donostiako Udaleko lau talde politikoak, eta "desadostasunen" gainetik onartu dute, akordio zabalarekin, Donostiako 295 kale idazteko era ofizial berria; euskarazko grafia lehenetsi da kasu gehienetan.

Polemikaren zurrunbiloan ibili da gaia hilabeteotan, eta irailaren 26ko udalbatzarra, esaterako, bertan behera geratu zen gaia bozkatzerakoan. Oposizioko talde guztiek alde egin zuten bilkuratik, forma akats bat argudio gisara hartuta. Ordura arte auziari buruz egindako kritikek, ordea, edukia ere izan zuten hizpide; PSE-EEko eta PPko ordezkariek, bereziki, kritika gogorrak egin zituzten kale izenetan euskarazko grafia lehenesteko asmoaren harira.

Gaur talde politiko guztiek onartu dute, ordea, lantalde batean asteotan egin diren negoziazioetan lortu dutela bat etortzea izen askoren inguruan. EH Bilduko ordezkariek, esaterako, adibide moduan nabarmendu dute ontzat jo dutela Cristina-Enea parkearen izena bere horretan lagatzea. Fuenterrabia kaleak, aldiz, euskarazko izena hartuko du: Hondarribia. PPk, zenbait aldaketarekin desados, hainbat zuzenketaren alde egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.