denboralea

Donostiako Kursaaleko zubiko baranda zati bat bota du olatu batek

Zubia trafikoarentzat itxi egin dute.

2014ko urtarrilaren 28a
14:22
Entzun

Donostiako Kursaal zubiko bi errailak utzi dituzte zabalik, eta garraio publikoarentzat soilik, olatuek eragin ditzaketen ezbehar gehiago saihesteko asmoz. Alerta gorrian dago Gipuzkoa, olatu handiak direla eta. Arratsaldean sei metrotik gorakoak iragarri ditu Euskalmetek, eta itsas ingurura ez gerturatzeko aholkatu dute. Haizeak orduko 100 kilometroko abiadura baino handiagoa hartuko du arratsaldean, eta zaparradak, ekaitza eta kazkabarra izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.