EAE-ko hauteskundeak

Donostiako Kursaalen zerrendak jendaurrean aurkezten ari da gaur arratsaldean D3M

Plataformako zerrendak jendaurrean aurkezteko eta beren asmoak azaltzeko ekitaldia egiten ari da, 17:30etik. Goizean, Andoainen, Espainiako Gobernuak plataforma legez kanpo jartzeko neurriak hartu izana salatu dute Euskal Herriko hainbat erakunde eta taldetako ordezkariek.

2009ko urtarrilaren 31
18:45
Entzun
Gaur arratsaldeko 17.30ean hasita Donostiako Kursaalen aurkezten ari dira D3M Demokrazia Hiru Milioi hauteskunde plataformako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hautagai zerrendak, baita beren asmoak ere. Goizean, Andoainen (Gipuzkoa), Espainiako Gobernuak plataforma legez kanpo jartzeko neurriak hartu izana salatu dute Euskal Herriko hainbat erakunde eta taldetako ordezkariek.

Espainiako Gobernuak D3M hauteskunde plataforma legez kanpo jartzeko urratsak eman dituela salatzeko eta plataformari beren babesa emateko ekitaldia egin dute Euskal Herriko hainbat talde eta erakundetako ordezkariek eta norbanakoek gaur eguerdian Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Bertara bildu diren 40 bat erakundetako ordezkarien artean Julen Kalzada apaiz eta hizkuntzalaria edota Inaxio Agirre ezker abertzaleko kidea egon dira. D3Mren aldeko "jarrera pertsonala" dutela esplikatu dute. "Gaur egungo blokeotik ateratzeko modua D3Mri botua ematea da, hori delako egungo markoak hainbat eskubideri jartzen dizkien mugak gainditzeko modua", nabarmendu dute.

"Garbi daukagu, herri hau proeiektu politiko guziei, eta beraz, independentziari ateak zabalduko dizkion eszenatoki demokratikora eraman beharra dagoela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.