eguraldia

Donostiako Pasealeku Berria itxita dago denboraleagatik

Bihar eta ostegunean haize ufada bortitzak eta olatu handiak espero dituzte.

2011ko abenduaren 13a
14:27
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren meteorologia zerbitzuak jakinarazi duenez, bihar joko du goia denboraleak, eta Donostiako Udalak atzo gauean badaezpada itxi egin zuen Pasealeku Berria. Bihar eta ostegunean mendebaldeko haize ufada bortitzak eta olatu handiak espero dituzte. Donostiako Udaleko eta Babes Zibileko teknikariek bilera bat egin dute gaur. Parte Zaharreko ostatuak-eta neurriak hartzen ari dira.

Bilbon, Bermeon eta kostaldeko beste herri batzuetan ere ari dira egoera aurreikusten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.