gizartea

Donostiako Pasealeku Berria itxita egongo da uztailera arte

Urgull mendiko hegalak egonkortzeko lanak egin behar dituzte, pasealekuaren erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.

Abuztuan Mikel Arzak hil zen Urgull menditik harkaitz batzuk erorita. JUAN CARLOS RUIZ, ARP
2013ko azaroaren 15a
12:53
Entzun

"Urgull mendiko eta Pasealeku Berriko egoera ez da duela 10, 20 edo 50 urte baino okerragoa, datuek hori baieztatzen dute", gogorarazi zuen atzo Nora Kalparsorok, Hirigintza Zerbitzuetako zinegotziak, baina egin beharrekoak iruditu zaizkio Donostiako Udalari. Herritarrei "arduraz" jokatzeko eskatu die, eta pasealekura "inola ere ez joateko" lanek irauten duten bitartean. Mikel Arzak Urgulletik harri bat erorita hil ondoren egin zituzten hainbat lan hegaletik harri gehiago eror ez zitezen. 1,2 milioi inguru beharko dira lanak egiteko.

Orain, berriz, Aquariumeko eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko hegaletan egin behar dituzte lanak. Aquiariumeko aldean aurreko gobernuak aurrera eraman ez zuen 2007ko proiektu bat eguneratuko dute, Oteizaren eskulturatik hasi eta kaiaren bukaerara artekoa. Argazkilari Elkartearen hegaleko obren adjudikazioa azaroaren 20rako egin nahi dute "premiazko lehentasuna" delako. Otsailean hasi eta ekainaren 30erako amaituta nahi dituzte lanak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.