Atxiloketak

Donostiako sarekadan atxilotutako zazpi gazteak inkomunikatuta eraman dituzte epailearen aurrera

Ez dutela konfiantzazko abokatuarekin egoterik izan salatu du Askatasunak. Grande-Marlaska epaileak ez du onartu Garzonek tratu txarren kontra abiatutako protokoloa aplikatzea. Astearte goizaldean atxilotu zituen Espainiako Poliziak zazpi gazte horiek, kale erasoekin zerikusia izatea egotzita.

2007ko azaroaren 2a
17:24
Entzun
Joan den astearte goizaldean Espainiako Poliziak Donostian atxilotutako zazpi gazteak Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epailearen aurretik igarotzen ari dira, baina inkomunikatuta, konfiantzazko abokatuarekin egoteko aukerarik gabe.

Asteartean atxilotu zituztenetik inkomunikatuta daude Egoi Alberdi, Jon Sardon, Julen Garmendia, Unai Perez, Pello Lamarka, Ekaitz Ibero eta Mikel Arretxe. Gazte horien abokatuek eskatu zuten Garzon epaileak abiatutako protokoloa aplikatzeko atxilotuei, tratu txarrak saihesteko, baina Grande-Marlaskak ez zuen onartu eskaera.

Kale erasoekin zerikusia izatea egotzita atxilotu zituzten, Grande-Marlaskaren aginduz. Haien senide eta abokatuak kezkatuta agertu dira, inkomunikazio aldian tratu txarrak jasan ditzaketela-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.