Donostiako Udalak elkartasuna adierazi die Euskaldunon Egunkaria-ko langile guztiei, eta haren itxieragatiko auzian auzipetuei. EAJren proposamena eta EAk egindako emendakina babestu dute PP ez beste alderdi guztiek: EAJk, EAk, Hamaikabat-ek, PSE-EEk, Aralarrek eta Alternatibak. Elkartasuna adierazteaz gain, agiriak Espainiako Auzitegi Nazionalari eskatzen dio absolbitzeko Egunkaria auzian auzipetutako bost pertsonak: Joan Mari Torrealdai, Xabier Oleaga, Txema Auzmendi, Iñaki Uria eta Martxelo Otamendi. "Ordenamenduak ematen dizkien Oinarrizko Eskubide guztiak behar dituzte izan, osorik".
EAJko bozeramaile Xabier Ezeizabarrenak itxiera salatu du. "Gure inguruan Oinarrizko Eskubideak babesteko eta bermatzeko dagoen eskasia agerian geratu da". Gainera, Auzitegi Nazionalari leporatu dio bere burua gai jo izana gisa horretako itxiera bat egiteko. "Bere gain hartu du kazetaritza jarduera jakin batzuk baimentzeko edo debekatzeko legitimazioa eta eskumena".
Egunkaria 2003ko otsailean itxi zuten, eta iazko abenduaren 15ean hasitako epaiketa otsailaren 1ean bukatu zen. Etakide izatea egotzita epaitu zituzten Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joan Mari Torrealdai eta Xabier Oleaga.
'EGUNKARIA AUZIA'
Donostiako Udalak elkartasuna agertu die auzipetuei eta langileei
Udalak Auzitegi Nazionalari eskatu dio absolbitzeko bost auzipetuak. EAJk aurkeztu du ekimena, eta zuzenketa egin dio EAk. Alderdi politiko guztiek babestu dute adierazpena, PPk izan ezik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu