politika

Donostiako Udalak inkomunikazio aldia bukatzeko eskatu du

PSEk, Aralar-Alternatibak, EAJk eta EAk egin dute eskaeraren alde. "Tortura eta tratu txarrak" saihesteko neurriak eskatu dituzte, halaber.

2010eko martxoaren 2a
18:47
Entzun
Donostiako Udalak atxilotuen aurkako inkomunikazio aldia amaitzeko eskatu du gaur, Giza Eskubideen Batzordean. PSE-EEk, Aralar-Alternatibak, EAJk eta EAk egin dute eskaeraren alde, PPk kontra. Halaber, "tortura eta tratu txarrak" errefusatu ditu Udalak, eta horiek saihesteko neurriak hartzeko galdegin du; kasu, atxiloaldia bideoz grabatzeko eta atxilotuak euren konfiantzako medikuak ikusteko aukera jartzeko.

Udalaren arabera, bat egin dute Terrorismoaren Kontrako Borrokan Giza Eskubideak Bermatzeko Nazio Batuen Erakundeko kontalariaren "kezkekin" eta eskaerekin.

Bide batez, ETA gaitzetsi du Udaleko Giza Eskubideen Batzordeak, eta erakunde armatuaren indarkeriari "zilegitasuna kentzeko" lan egingo duela hitz eman du.

"Batzordeko kideek ahalegin handia egin dugu adostasuna lortzeko", adierazi du Ainhoa Beola Aralarreko zinegotziak.

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak iazko azaroan Segi erakundearekin lotuta 34 gazte independentista atxilotu zituenean -haietako batzuk donostiarrak dira-, gazteen guraso batzuek tratu txarren berri eman zuten Donostiako Udalean, eta honek gaiari jarraipena eman dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.