Donostiako Zinemaldiak Henry King Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) zuzendariari eta Europa iparraldeko zinemari atzera begirakoa eskainiko die aurten. Irailaren 22tik 29ra izango da, hain zuzen, 55. Zinemaldia, antolatzaileek gaur kartelaren aurkezpenean adierazi dutenez.
King AEBetako zinemaren aitzindari handienetakoa da. Zinemaldiak haren ekarpenaren zati bat eskainiko du, zinema mutuaren garaiko hainbat film ezin izan dituztelako berreskuratu. Orotara, 116 film ekoitzi zituen zuzendari hark.
Sukar izoztua izenburua jarri diote Europa iparraldeko zinemari buruz osatuko duten atzera begirakoari. 1995. urtean Danimarkan sortu zuten zinema manifestuaren izena da. Oro har, Suedian, Norvegian, Finlandian, Danimarkan eta Islandian azken hamarkadan sorturiko 30 filmez osatuko dute aukeraketa.
Kultura
Donostiako Zinemaldiak Henry King zuzendariari atzera begirakoa eskainiko dio
Europa iparraldeko zinema eta biak izango dira aurtengo protagonistak. Irailaren 22tik 29ra izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu