kalteak

Donostian 4,5 milioi eurotik gorako galerak eragin ditu denboraleak

Udalak egindako "gutxi gorabeherako kalkulua" da, eta hortik kanpo daude kaian, uhartean eta besteri utzitako ondareetan izandako kalteen zenbatekoak.

2014ko otsailaren 5a
19:50
Entzun

Udalak egin duen kalkuluaren arabera, 4-4,45 milioi euro ordaindu beharko dituzte udalaren eta Kosta Departamentuaren artean, asteburuko denboraleak eragindako kalteak direla eta, baina hortik kanpo daude udalak kudeatu behar ez dituen hainbat leku eta orain arte sartzeko aukerarik izan ez duten lekuak. Kopurua handiagoa izango da.

Nabarmendu beharrekoak hauek dira: hondartzez eta zubiez gainera, Pasealeku Berriko horma eta Zurriolako kai muturra. Azken bi horiek Kosta Departamentuaren esku daude, eta udalak espero du "lehenbailehen" konpontzea, horiek babes garrantzitsuak direlako hiriarentzat.

Gipuzkoako Diputazioan, bihar

Gipuzkoako Foru Aldundiak ere erakundeen arteko bilera deitua du biharko, Foru Jauregian, 13:00etan: Erakunde bakoitzaren eskumenak aintzat hartuta zer egin daitekeen ikusiko dute. Asmoa da diputazioak, Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak udalekin batera elkarlana bideratzea. Deitutako udalak hauek dira: Mutriku, Deba, Getaria, Zarautz, Zumaia, Orio, Donostia, Pasaia eta Hondarribia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.