Erasoa
Donostian auto kontsezionario bati eraso egin diote molotov koktelekin
Donostiako auto kontsesionario baten kontra eraso egin dute gaur goizaldean, ezezagunek. Molotov koktel bat bota dute Ramon Maria Lili kalean dagoen saltoki barrura, eta auto bat kiskalita utzi dute. Ez da inor zauritu.
Herrizaingo Salilak jakinarazi duenez, 12:55 inguruan, ezezagunek saltokiko kristala hautsi eta molotov koktel bat bota zuten barrura. Auto bat erre egin zen. Suhiltzaileek itzali zuten sua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu