Donostian, Marina kaleko etxe batean sutea izan da bart, eta kea arnasteagatik bost lagun artatu behar izan dituzte, udaltzainek eta su-hiltzaileek jakinarazi dutenez.
Sutea atzo gaueko hamaikak eta hamar aldera piztu zen. Su-hiltzaileek kamioi eskala baten bitartez atera behar izan zuten lagun bat; edadeko emakume bat, hain zuzen. Donostiako Ospitalera eraman zuten.
Udaltzainen arabera, eraikinak ez du kalte handirik izan suteagatik.
Sutea
Donostian bost lagun artatu dituzte sute batean kea arnasteagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu