Donostian Igeldo auzoan adingabeko zentroa egiten ari diren eraikinean bart sutea sortu da, eta udaltzainak sutea nahita eragindakoa izan den ikertzen ari dira.
23:15ean piztu zen sua, Pedro Orkolaga kalean, eta eraikineko gela bat izan da kaltetuena. Eraikina bera belztuta geratu da. Inor ez zegoen barruan.
Zentroa hilaren 15ean irekitzeko asmoa zuten, eta adingabeko hamasei lagun hartuko ditu.
Joan den otsailean beste bi sute izan ziren adingabeko zentroetan: Artzentalesen (Bizkaia) eta Seguran (Bizkaia). Ustez, nahita eragindakoak izan ziren.
Gizartea
Donostian egiten ari diren adingabeko zentroan bart sortutako sutea nahita eragindakoa izan den ikertzen ari dira
Igeldo auzoan izan da gertaera, eta inor ez zegoen barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu