Sutea
Donostian etxe bat erre da
Gipuzkoako suhiltzaileek esan dutenez, Donostian etxe bat erre da. Kalte materialak izan dira, baina ez inor zauritu. Antza denez, sukaldean hasi da sua; sukaldea kiskalita geratu da eta etxearen gainontzeko geletan keak kalteak sortu ditu.
Goizeko zazpiak baino lehen piztu da sua, eta eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu