Donostian hiru lagun zauritu dira olatuengatik, eta 16 surflari aterarazi dituzte

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Espero bezala, olatuak handiak izan ziren atzo kostaldean. Donostian, hiru lagun zauritu ziren, Donostiako Pasealeku Berriaren inguruan. Larrialdi zerbitzuek, berriz, hamasei surflari aterarazi zituzten uretatik. Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldean babes neurriei eusten diete, bihar goizaldera arte alerta laranja emanda baitago olatuengatik. Atzo ere haizeak gogotik jo zuen Araban, Nafarroan eta Bizkaian. Urduñan eta Herreran, adibidez, orduko ehun kilometrotik gorako haizea izan zen. Bilboko Udalak, adibidez, terrazak kentzeko agindu zuen. Eguerdira arte alerta gorria dago emanda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.