euskal presoak

Donostian tantaz tanta, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde

San Tomasek hartu du ere Tantaz Tanta taldearen ekimena. Trinitate plazan gunea izango dute zabalik egun osoan. Txorizoa banatu eta edateko barrak jarri dituzte.

'Itsaso Urdina', Donostian. JON URBE, ARP
2013ko abenduaren 21a
16:12
Entzun

Eguerdiko 13.30etan Unai eta Beñat Gaztelumendi anaiak bertso saio txiki bat eskaini dute, eta 14.15ean izan da ekimen nagusia: Itsaso Urdina. Mosaiko erraldoi bat osatu dute. 19.00etatik aurrera, 3Gabe2 taldearekin erromeria antolatu dute.

Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde ekimen horietan donostiar eta Donostiara joandako kanpoko guztiak parte hartzera deitu dituzte.

HIrrez gainera, www.tantaztanta.info webgunean hurrengo egunetan izango diren ekimenak iragarri dituzte.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.