Zezenketak

Donostian zezenketak egitearen aurkako manifestaziora deitu dute

Aste Nagusiko jaien lehen egunean egingo dute martxa, Herri galdeketa orain! Zezenketarik ez lelopean.

Zezenketen aurka iazko Aste Nagusian egindako martxa. ANDONI CANALLEDA / ARGAZKI PRESS
Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko abuztuaren 5a
13:02
Entzun

Manifestaziora deitu du Donostia Antitaurina Orain plataformak, Aste Nagusiko jaien lehen egunerako. Zezenketen aurkako urteroko aldarriaz gain, herri galdeketarena ere aterako dute kalera parte hartzaileek. Datorren otsailean egingo du udalak zezenketei buruzko galdeketa, eta hori gogorarazteko baliatu nahi dute martxa. Herri galdeketa orain! Zezenketarik ez lelopean egingo dute.

Plataformaren ustez, "ulergaitza" da udalak zezenketak egitea baimentzea. Zezenketak eta kultur hiriburutza "bateraezinak" iruditzen zaizkie plataformako kideei: "Donostiaren izena lausotzen eta zikintzen dute zezenketek".

Martxa "lasaia" eta "jai girokoa" izatea nahi dute antolatzaileek, eta bertan parte hartzera deitu dituzte "animalien aurkako tratu txarrak" salatu nahi dituzten herritarrak. Abuztuaren 13an izango da urteroko martxa, arratsaldeko 18:00etan Bulebarrean hasita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.