Errepideak

Donostiatik Irunerainoko trafiko ilara A-8an

Zaborraren kamioi batek istripua izan du goizeko zazpietan, eta bederatziak arte egon da bederatzi kilometroko ilara.

2009ko maiatzaren 22a
09:43
Entzun
Gaur ere trafiko ilara luzea sortu da A-8n. Gaur, Donostiatik Irunera (Gipuzkoa) artekoa, bederatzi bat kilometrokoa. Intxaurrondo Donostiako auzoaren eta Pasaiaren artean zaborraren kamioi batek istripua izan du 7:10ean eta zaborra erori zaio errepidera. Ondorioz, Bilbora alderako hiru erreietatik bi moztu egin behar izan ditu Ertzaintzak.

9.00etan ireki dute bidea erabat, garbiketa lanak bukatu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.