HILBERRIA

Doris Benegas ezkerreko militantea hil da

Abokatua Iniziatiba Internazionalistako bigarren zerrendaburua izan zen 2009ko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan.

Doris Benegas, Iniziatiba Internazionalistaren ekitaldi batean. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
jon olano
2016ko uztailaren 29a
19:02
Entzun

1951ean jaio zen Doris Benegas Haddad, eta Donostian igaro zuen gaztaroa. 1970eko hamarkadan hasi zen politikan militatzen; unibertsitatean, Gipuzkoako Ikasle Iraultzaileetan eta Mugimendu Komunistan sartu zen.

Valladolidera (Gaztela-Leon, Espainia) joan zen gero, eta Gaztelako ezkerreko mugimenduan eta Gaztela subjektu politiko gisa onartzearen alde hartu parte aktiboki. Abokatu lanetan, kaleratutako langile ugariren alde jardun zuen, eta faxista talde batek bulegoa erre zion 1979an.

Euskal Herrian, ezker abertzalearen legez kanporatzearen aurka parte hartze aktiboa izan zuen; besteak beste mobilizazioetan parte hartuz baina, batez ere, 2009an Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Iniziatiba Internazionalistako bigarren zerrendaburu gisa aurkeztuz. Ezker abertzaleak bost urte zeramatzan orduan legez kanpo, baina Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasunak aurkezteko aukera izan zuen.

Izquierda Castellanak eman du haren heriotzaren berri, eta Sortuk dolumin mezua zabaldu du:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.