Hara!

Dozenatik gora lasto fardel, auto gainean

Lasto fardelak leku batetik bestera eramateko modu kuriosoa asmatu dute Elorrion (Bizkaia). Autoari lotu dizkio fardelak herritar batek; isuna jarri dio Ertzaintzak.

Lasto fardelak garraiatzeko modu kuriosoa asmatu dute Elorrion (Bizkaia).
Berria
2016ko abuztuaren 5a
11:08
Entzun

Autoko ateak ireki, dozenatik gora lasto fardel lotu eta barruan sartu; eta aurrera. Fardelen garraiorako era kuriosoa asmatu du Elorrioko herritar batek, baina ez du iritsi nahi zuen lekura iristerik izan. Ertzaintzaren zirkulazio kontrol batean geldiarazi dute autoa, eta isuna jarri diote.

Zorrotza da auto arruntetan zama garraiatzeko araudia: zama autoaren atzealdetik soilik atera daiteke —zama zatiezina bada, autoaren luzeraren %10ean, eta %15ean zatitu badaiteke—. Autoa hustu, eta horien garraiorako ibilgailu egoki batean eraman dituzten lasto fardelak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.