Droga saltokia zelakoan, itxi egin dute taberna bat

2012ko irailaren 21a
00:00
Entzun
BILBO. Udaltzaingoak itxi egin du Bilboko Zabalburu inguruko taberna bat, droga saltzeko lekua zelakoan. Bizilagunek jo zuten Poliziarenera; salatu zuten liskarrak maiz izaten zirela eta droga saltzeko erabiltzen zutela taberna. Zaintza lanak egin ostean, tabernara sartu ziren udaltzainak, eta droga atzeman zuten. Taberna itxi, eta jabea eta beste lagun bat atxilotu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.