euskal herria

Droga saltzen zuen sare bat desegin dute Guardia Zibilak eta Ertzaintzak Hegoaldean

Hamabost lagun atxilotu dituzte Euskal Herrian eta Espainian egindako operazioan, eta 124 kilogramo droga atzeman dituzte.

2011ko urriaren 5a
21:24
Entzun

Guardia Zibilak eta Ertzaintzak droga trafikoaren operazioa burutu dute Euskal Herrian eta Espainian, eta hamabost lagun atxilotu eta 124 kilogramo droga atzeman dituzte. Hamabi etxe miatu dituzte operazioan eta drogarako erabiltzen zen laborategi bat.

Speed-a da gehien atzeman duten droga. Horrekin batera, ordea, kokaina, estasia, kristala, haxixa eta marihuana atzeman dituzte. Ustezko trafikatzaileak garraioaren arloan lan egiten dutela jakinarazi dute, eta garraio zerbitzuak baliatzen zituztela droga saltzeko.

Hamabost atxilotuetako 11 espetxean sartu dituzte. Ikerketa ekainean abiatu zuen Guardia Zibilak, Erriberan speed-aren kontsumoa nabarmen igo zela ikusi ondoren. Ikerketa hori Ertzaintza Bizkaian egiten ari zen beste batekin gurutzatu zen, eta elkarrekin bideratu zuten handik aurrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.