Droga saltzen zutelakoan, 13 lagun atxilotu dituzte
IRUÑEA. Ertzaintzak eta Guardia Zibilak hamahiru pertsona atxilotu dituzte Nafarroan eta Bizkaian, droga saltzen zuen talde bat osatzen zutelakoan. 124 kilo droga atzeman dituela jakinarazi du Poliziak, batez ere speeda; bi milioi eurotik gorako balioa izango zuela adierazi du. Garraiolariak dira atxilotu gehienak. Operazio berean, beste bi lagun atzeman dituzte Espainian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu